XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1) C.E.E., industri batasun zabala dugu eta askotarikoa.

Sektore guztiak ongi ekilibraturik daude.

Erabat alderantziz da Goiherrin.

Har dezagun, esate batetarako, siderurgi sektorea.

Ikusten dugunez, Goiherrin sektore horrek, erlatiboki % 85,6 ematen zuen; C.E.E.n, berriz, ehuneko hori erdira jaisten zen.

2) Are xeheztatuz. Europar elkartean funtsezko sektore asko, elkarte bereko industri hazkunde ritmoaren bataz bestekoaren gaindi dago: besteren artean, metal landuketa eta, batipat eta guztien gaindi, kimika sektorea, %10,9 handitze neurriz, balore kostantetan (1955-1966).

Goiherrin, berriz, bailarako produzioaren bataz bestekoa baino handitze ritmo bortitzagoa lortu duen sektore bakarra, oinarrizko metalgintza izan da.

1966-1971 urte bitarteari buruz, C.E.E.k publikaturiko estadistika berrienek, aurreko eboluzio hori baiestu egin dute.

Ritmo azkarragoz (Europa osoko bataz bestekoa baino areagoz) hazten diren sektore biak, landuketazkoa (% 7,1) eta kimika (%11,3) dira; beti ere, balore kostantetan.

Goiherrin, sektorerik puntakoenak, etorkizunari buruz eragingarrienak beraz (metal landuketako azpitalde zenbait, kimika, e.a.), edota tamaina koxkorreko dira oraino bailaran hazkundearen eragile bezala agertzeko, edota 60. hamarraldian beren produzio ahalmenean beheititze erlatibo bat izan dute, eta zenbaitetan, geraldi arriskugarria.

2.0.5. Beste ekonomi indikadore batzuk. Ondoren, industri sektorearen sozio-ekonomi dinamika aztertzen duen gure informearen 2. zatian emana dugun azken konklusioa laburtuko dugu.

Goiherriko industriaren sozio-ekonomi indarraren analisia egitean, guztian harturik, hauxe nabari genuen: egoera egiazki eskasa, 60.hamarraldian, industri lanpostuetarik (ordenadorean analizaturiko enpresetan) % 7tan bakarrik ageri zela (1) Ikus, lehen parteko VIII. kapitulua: enplego ikuspenaz.

Bestalde, kreaturiko lanpostu mailan, dinamiku edo azkar deituriko enpresen emaitza, 870 lanpostu izan zen; zifra guztiz eskasa hamarraldi batetarako.

Eta bailarako sozio-ekonomi ekilibrioaren aldetik, ez du ematen, lanpostu kreakuntzaren eboluzio hau hobeagotzekotan dagoenik.

Konklusio hori atera daiteke, bailarako enpresa nagusi batzuen berriztapen politika (lanpostuak urritzen ari bait dira) begien aurrean delarik.